Bilatu edukietan

Zabaldu

Urriaren 22tik 28ra bitartean, Bilbon, egingo dugu Emakumeon Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketa. Bi urtean behin egin ohi den topaketa honetan 40 herrialdetako 130 emakume baino gehiagok hartuko dute parte. Eta Topaketa hauen aukera baliatuta, urriaren 27an, Feministon Herria eraikiko dugu Bilboko Areatzan. Euskal Herriko mugimendu feministaren alternatiba eta erresistentziak ikusarazteko espazio irekia. Txoko guztietako feministen topaleku izatea nahi duguna.

(Abajo en castellano)

“Batu indarrak, urrutira goaz! Gure gorputzen eta lurraldeen burujabetzara!”, hori da Emakumeon Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketei harrera egiteko hautatu dugun lema. Udazkenean, urriaren 22tik 28ra bitartean, Bilbon izango da Nazioarteko Topaketa. Aste osoan zehar, 40 herrialdetako 130 emakumek baino gehiagok hartuko dute parte, herrialdeetako ordezkariak  batzuk, eta antolakunde aliatuak besteak.

Euskal Herriko mugimendu feministak duen indarra da Topaketak hemen egitearen arrazoi nagusia. Eta noski, Mundu Martxak herri honetan izan duen izaera herritarra eta aliantzak sortzeko gaitasuna ere bai. Baina horrez gain, kontuan izan dugu, munduko hainbat txokotatik datozen askotariko emakumeentzat leku seguruagoa dela Euskal Herria. Badakigulako zenbait herritan nolako jazarpena bizi duten bizitzaren defendatzaileek, lesbianek, emakume borrokalariek…  Hemen, baditugu espazio seguru bat sortzeko baldintzak, eta horretan saiatuko gara.

Urriaren 22an, arratsaldez, izango da Topaketaren irekiera. Ekitaldi irekia izango da eta bertara gonbidatzen dugu mugimendu feministako emakume oro, herri mugimenduko feministak, eta orokorrean, Euskal Herriko jendarte feminista.

Behin hasiera emanda, Nazioarteko Topaketak bere egitarau propioa izango du: urriaren 23tik 26ra herrialdeetako delegatuek eta antolakunde aliatuetako ordezkariak Bilboko Bizkaia Aretoan bilduko dira. Alde batetik, testuinguru orokorraren eta honek emakumeongan duen eraginaren inguruan hausnartuko dute. Eta bestetik, V. Nazioarteko Ekintza antolatzeari ere ekingo diote. Azken Nazioarteko Ekintza 2015ean egin zen, gogoan izango duzue nola pasa zen karabana feminista Euskal Herri osotik. Bada, hemendik bi urtera, 2020an izango da hurrengoa.

Nazioarteko Topaketen aukera baliatuta, Euskal Herrian geure egun propioa antolatzeari ekin diogu: FEMINISTON HERRIA. Urriaren 27an, larunbata, espazio ireki bat sortuko dugu Bilboko Areatzan.

Feministon Herria alternatiba eta erresistentzia feministak erakusteko lekua izango da. Euskal Herriko eragile eta talde feministak euren herri eta hirietan etengabe ari baitira alternatibak eraikitzen, Emakumeon Mundu Martxaren lau ekintza eremuetan: Sistema arteko indarkeria, bizitzaren iraunkortasuna, gorputzak eta sexualitateak eta sarean lan egitea eta aniztasunaren kudeaketa. Herri eredu berri baten alde, herri feminista baten alde sortuko dugu Feministon Herria.

Emakumeon Mundu Martxaren plataforma osatzen dugun sentsibilitate eta gorputz anitzak ikustarazteko espazioa izango da Feministon Herria: lesbianak, migranteak, aniztasun funtzionala duten emakumeak, emakume baserritarrak, neska gazteak eta ertzetan gaudenak, beste askoren artean. Aldi berean, Topaketan parte hartzera etorri diren herrialdeetako ordezkariak eta Euskal Herriko mugimendu feminista elkartuko dituen leku bat sortu nahi dugu, asko baitugu elkartrukatzeko.

Baina aurtengo gure proiektuak ez dira urriko azken astera mugatzen. Erailketa sexisten kontrako protokoloa indartzeko eztabaida prozesu bat dugu martxan, kolektibo anitzengana heltzeko protokoloaren askotariko euskarriak sortzen ari gara, gure asanblada irekiak ditugu, eta gorputzen eta lurraldeen burujabetzaren inguruko formazio saioak egingo ditugu. Gainera, Topaketarako motorrak berotzen joateko irekia izango den formazio jardunaldi bat egingo dugu irailaren 28 eta 29an Iruñean, sistemarteko indarkeriaren eta lurralde eta gorputzen burujabetzen inguruan.

Herri feminista bat eraikitzeko prozesua kolektiboa da, ez dugu zalantzarik: gutako bakoitzarena, Euskal Herriko mugimendu feministarena, eta sistema kapitalista, heteropatriarkar, arrazista eta kolonial honek zapaltzen dituen lurralde eta mugimenduena… DENONA! Elkarrekin goaz, emakume borrokalari askok ireki zuten bidean, eta esan dugun moduan, urrutira heltzeko asmoa dugu: gure lurraldeen eta gorputzen burujabetzara! Bide horretan, Nazioarteko Topaketa eta Feministon Herria urrats bat gehiago izatea nahi dugu, atzera bueltarik gabeko beste urrats bat.

Askotan errepikatu dugun bezala: martxan jarraituko dugu denok aske izan arte! Batu indarrak, urrutira goaz!

 
“Batu Indarrak, Urrutira Goaz. Construyamos soberanía sobre nuestro cuerpos y territorios”, con este lema vamos a acoger el XI ENCUENTRO INTERNACIONAL DE LA MARCHA MUNDIAL DE LAS MUJERES, aquí en Euskal Herria. Bilbao será sede del  XI Encuentro que se realizará del 22 al 28 de octubre. Durante esta semana recibiremos a más de 130 mujeres de 40 países, entre delegadas y organizaciones aliadas.
La razón que sustentó la propuesta de ser sede del Encuentro Internacional fue, principalmente, la fuerza del movimiento feminista de Euskal Herria; y el carácter popular que tiene la marcha mundial aquí, en Euskal Herria, que ha demostrado desde hace años la capacidad de crear alianzas con muchos otros movimientos. Pero por otro lado, también se ha tenido en cuenta, que es un lugar más seguro que otros para las participantes. Porque somos conscientes de la persecución que sufren las defensoras de la vida, las lesbianas o las mujeres luchadoras en otros países. Aquí, tenemos las condiciones para crear un espacio seguro, y eso es lo que haremos.
La apertura del Encuentro se realizará el 22 de octubre por la tarde. Invitamos a todas las mujeres del movimiento feminista, a las feministas del movimiento popular, y como no, a todas las feministas de Euskal Herria.
El Encuentro Internacional tiene una agenda propia; así del 23 al 26 de octubre las delegadas y las representantes de las organizaciones aliadas de los países participantes se reunirán en la Bizkaia Aretoa de Bilbao. Reflexionarán sobre el contexto global y su incidencia en la situación de las mujeres; y también planificarán la V Acción Internacional. La última fue en el 2015, como ya recordaréis una caravana feminista recorrió toda Euskal Herria. Pues la siguiente acción será dentro de dos años, en 2020.
En el marco del encuentro internacional, desde Euskal Herria estamos organizando un día “propio”, que la hemos llamado FEMINISTON HERRIA. El 27 de Octubre, día sábado, crearemos un espacio abierto, aquí, en el paseo del Arenal de Bilbao.
Feministon Herria es un espacio en el que mostraremos las alternativas y resistencias que los colectivos feministas de pueblos y ciudades de Euskal Herria están realizando en los cuatro campos de acción de la Emakumeen Mundu Martxa, que son: las violenvias transistémicas, la sostenibilidad de la vida, los cuerpos y sexualidades y el trabajo en red y gestión de la diversidad. Construiremos nuestro Feministon Herria a favor de un nuevo modelo de sociedad, a favor de un pueblo feminista.
Feministon Herria será un espacio para visibilizar las diferentes sensibilidades y cuerpos que forman la plataforma de la Emakumeen Mundu Martxa: lesbianas, migrantes, mujeres con diversidad funcional, mujeres baserritarras, mujeres jovenes, las que nos encontramos en los margenes, y muchas más. A la vez, propiciaremos un encuentro entre las delegadas de los países que estarán participando en el Encuentro Internacional y todo el movimiento feminista de Euskal Herria.
Pero nuestros proyectos para este año no se limitan a la última semana de octubre. Estamos en un proceso de reflexión para reforzar el protocolo contra los asesinatos sexistas, a la vez, creando soportes comunicativos inclusivos, tenemos nuestras asambleas descentralizadas y formaciones sobre la soberanía del cuerpo-territorio. Y respecto a esto último, queremos destacar, que el 28 y 29 de septiembre haremos unas jornadas de formación en Iruñea, sobre las violencias transistémicas y la soberanía sobre los cuerpos y territorios.
Creemos que el proceso de construir un pueblo feminista es colectiva: de cada una de nosotras, del movimiento feminista de Euskal Herria, y de otros territorios y movimientos que están resistiendo ante este sistema capitalista, heteropatriarcal, racista y colonial! Vamos juntas en este camino que comenzaron nuestras antepasadas y que, como hemos dicho, llegará MUY lejos, hasta la soberanía de nuestros territorios y de nuestros cuerpos. Y los Encuentros internacionales y Feministon Herria serán un paso más en ese camino, un paso que no tendrá vuelta atrás.
Como lo hemos dicho muchas veces: Seguiremos en marcha hasta que todas seamos libres! Batu Indarrak, urrutira goaz!

 

Tags:

Agian hau ere interesatuko zaizu...

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *