Bilatu edukietan

Urtarrilaren 13an formakuntza telematikoaren lehenengo saioa izango dugu!

Zabaldu
V. Nazioarteko Ekintzaren baitan kokatzen dugun formakuntza ziklo telematikoaren lehenengo saiora gonbidatu nahi zaituztegu: 
 
EMAKUME* MIGRATUOK EUROPA GOTORLEKUAREN BLINDAJEAREN AURKA BORROKAN! solasaldia

Noiz? Urtarrilak 13, asteazkena, 18.30-20.30
Non?
on-line, Zoom bidez. Solasaldira batzeko,  sakatu hemen

Bitarteko faltagatik gure harteko elkar ulertzea lehenetsi dugu eta hortaz, gaztelania eta frantseserako interpretazio zerbitzua besterik ez ditugu izango.

Antolakuntzan laguntzeko asmoz, formulario hau betetzea ere eskertuko genuzueke.

Bizi dugun testuinguruak formakuntza telematikoa izatera behartu gaitu, ekintza politikorako modu berriak bilatzeko erronka hartuta. Dena dela, isolamendua saihesteko zirrikituak bilatzeko asmoz, solasaldia kolektiboki jarraitzera animatu nahi zaituztegu. Laster besarkatuko dugu elkar berriz ere, eta bitartean ziber munduan ikusiko dugu elkar!

 
ZUBI GUZTIEN GAINETIK! 
MUGARIK EZ! TRANSNAZIONALIK EZ!!!
Tags:

Agian hau ere interesatuko zaizu...

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *