Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxa

Nazioarteko Topaketan denontzako egitaraua prestatu dugu

Geroz eta gertuago dugu Emakumeon Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketa, urriaren 22tik 28ra izango da Bilbon. Esan dugun moduan, bilera itxiak izango dira urriaren 23tik 26ra nazioarteko delegaritzetako ordezkariek egingo dituzetenak, baina badugu aste osoko egitarau paralelo bat Euskal Herriko mugimendu feministarentzat, egunero antolatu dugu ekintzaren bat. Hala ere, bi uneri eman nahi diegu garrantzia eta zuen presentzia ezinbestekoa izango zaigu momentu horietan:

Urriak 22, HARRERA EKITALDIA BIZKAIA ARETOAN: 17:15etan Areatzan elkartu eta 18:00etan ekitaldia hasiko da Bizkaia Aretoan, eta bertan mugimendu feminista bildu eta harrera beroa egin behar diegu nazioartetik datozen emakumeei*.

Urriak 27, FEMINISTON HERRIA: hau izango da gure eguna, alternatiba feministak erakusteko eguna, eta noski, denon indarrak batzeko eguna!

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *