Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxa

Otsailak 20 KRONIKA: Zapi jasoketaren hasiera! Aiztondo, Tolosaldea, Goierri eta Debagoiena!

Gaur hasiera ezin hobea izan du V. NAZIOARTEKO EKINTZAKO zapi bilketak. Gipuzkoako feministak haien zubi, plaza eta bidegurutzeetan gurekin elkartu dira Transnazionalei eta Arrazismoari EZ! esateko. Goizean goiz Zizurkil eta Billabona lotzen duten zubian eskualdeko kolektiboek gure egunerokoan presente dauden transnazionalen jarduera salatu dute. Kartoizko kutxekin transnazionalen izenekin eraikitako harresia osatu dute. Ondoren, zubian elkarturik harresia suntsitu eta beraien zapiak atera dituzte.

Tolosan batukada sutsu batek berotu du Triangelu plaza. Infografia oihalezko hormairudi eder batean zintzilikatu dute eta bertan ikusgai egongo da arrazismo instituzional eta gizarte arrazakeriaren ondorioez jabetu gaitezen.

CAFeko lantegiari aurre eginez eman digute ongietorria feminista goierritarrek. Zubiaren bi aldeetara emakume aniztasuna eta oihal eta ikur koloretsuak gure begi eta borrokaren gozagarri.

Arratsalde partean Debagoienako kolektiboak Eskoriatzako Santa Marina plazan izan ditugu eskualdeko feminismoaren konpromiso politikoak zapi, bertso ta dantzaren bitartez adierazten. Emakumeen* ahizpatasuna adierazten duen Irradak dantza irakatsi digute eta V. EKINTZARAKO KOREOGRAFIA PROPOSAMENA💃🏻!

Egun zirrararagarria gaurkoa, pozik eta hunkituta itzuli gara gure etxera eta biharko egunak zer ekarriko jakiteko irrikitan!! Martxan denok Aske izan Arte!

Laster argazki eta bideoak!

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *