Bilatu edukietan

“Feminismo komunitarioan lanean ari diren ahizpa boliviarrei beraiekin gaudela helarazi nahi diegu”

Zabaldu

Euskal Herriko Mundu Martxatik elkartasuna adierazi nahi diogu boliviar herriari eta Evo Moralesen gobernuari jasaten ari den Estatu kolpearen aurrean.

Horregatik bat egiten dugu Ameriketako Emakumeen Mundu Martxak egindako adierazpenarekin. Gaur inoiz baino ozenago esan nahi dugu: bizitzaren alde borrokan, eraldatzeko martxan!

Emakumeok Boliviako herriarekin solidarizatzen gara

Evo Morales Aymaren gobernuak bizi duen estatu kolpearen aurrean, Ameriketako Emakumeen Mundu Martxak Boliviako herriari gure elkartasuna adierazi nahi diogu. Moralesen garaipena ekarri zuten hauteskunde prozesua galarazi eta horri zilegitasuna kendu nahi dioten herrialdeko sektore burgesen erasoaren aurrean,  beraien prozesu demokratikoa babesteko kaleak hartu dituzten emakume eta gizonezko boliviarren alde jartzen gara eta arrazakeriaz eta misoginiaz jositako ekintza bortitzak salatu nahi ditugu. Ekintza horiek dira Bolivian estatu politika gisa arrazakeria eta matxismoa berriro  ezartzeko indar kolpistek dituzten asmoen frogarik nabarmenena.

Minez eta amorruz adierazten dugu estatu kolpe berri honek kontinentea lausotzen duela. Horretan ikusten baitugu inperialismoaren eta oligarkiaren erreakzioa Boliviako herriak eta gobernuak lortutako garaipenen aurrean, bereziki arlo ekonomikoari eta Boliviako herrien aniztasunari lotutako gizarte eta kultura zorrari dagokienez. Bertako oligarkia eta inperialismoaren indarrak ez daude herrien aldeko gobernu bat onartzeko prest, ezta beraien interesen zerbitzuan edo inperialismo iparramerikarren agindupean makurtuko ez den presidenterik ere. Boliviako herriaren eta gizarte erakundeen kontra gauzatutako kolpe bat dugu aurrez aurre, lurdun oligarkia boliviarrak antolatutako kolpea dugu, azkeneko hamarkadetan Evo Morales Aymaren gobernua ezegonkortzeko estrategia guztiak baliatu dituena.

Gaur “demokrazia berreskuratu” nahi dutela azpimarratzen dutenak egungo indarkeriaren erantzule eta herria kalean erasotzerakoan delitu arrazistak eta kolonialak burutzen dituzten talde zibilak antolatzearen arduradun dira. Gizarte eta gobernu erakundeak indarrez hartu izana eta wiphalak kendu eta horiek erlijio fundamentalismoa nahiz Boliviako iragan kolonialista aldarrikatzen dituzten ikurrekin ordeztu izana salatzen ditugu.

MASeko buruen etxebizitzek eta beraien senideek jasaten dituzten etengabeko erasoak salatzen ditugu eta beraien karguak uzteko baliatzen dituzten mehatxuak eta bahiketak. Komunikabideek eta bertako langileek gezur mediatikoaren aurrean ez makurtzeagatik jasandako erasoa salatzen dugu. Herria informatzeko duen rola betetzen ez duen prentsa oligarka salatzen dugu, krisi politikoaren aurrean isilik jarraitu eta prozesua estatu kolpe izendatzeari uko egiten baitio. Kuba eta Venezuelako egoitza diplomatikoek pairatutako erasoa eta bertako langileek bizi duten jazarpena salatzen ditugu. Zalantzarik gabe erakunde indigenak kriminalizatzen dituen kolpe arrazista baten aurrean gaude.

Demokraziaren leheneratzea eta Evo Morales Ayma berriz ere presidente gisa aukeratu zuen herriaren borondatearekiko errespetua exijitzen dugu. Evo Morales Aymaren askatasuna eta osotasun fisikoa nahiz bere gobernuko funtzionario zilegi ororenak errespeta daitezela exijitzen dugu.

Hainbeste irakatsi diguten feminismo komunitarioan jarduten diren ahizpa boliviarrei beraiekin gaudela helarazi nahi diegu eta gure mobilizazio eta borrokarako ekintza gaitasun osoa baliatuko dugu, gure lurretan jadanik Boliviako herri duinarekiko elkartasuna zabaltzen ari gara.

Gaur inoiz baino gehiago gure leloa lau haizetara zabalduko dugu: Bizitzeko erresistentzen dugu, eraldatzeko martxan gaude.

Ameriketako Emakumeen Mundu Martxa

Tags:

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *