Bilatu edukietan

Uztailaren 1ean kaleak hartuko ditugu Melillan eraildako migratzaileen erailketak salatzeko. Bizitza beltzek axola dute!

Zabaldu

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxatik, uztailaren 1ean Euskal Herriko hainbat txokotan burutuko diren mobilizazioetara batzeko deia egiten dugu. Aski da!

Aski da mugekin, eta hauen militarizazioarekin!

Aski da migrazioaren kriminalizazioarekin!

Aski da mugetan dauden pertsona migratzaileen kontrako nekropolitikarekin!

Aski da arrazakeriarekin!!!

Komunikatu bateratua jarraian. Atxikitu hemen.

SALAKETA KOMUNIKATU BATERATUA E24 MELILLA

Joan den ekainaren 24an Melillako hesira salto egiteko saiakera bat izan zen. Hiri Autonomoko Gobernu Ordezkaritzaren arabera, 2.000 pertsona inguru hurbildu ziren muga-perimetroaren ingurura; 133, gehienak sudandarrak eta chadiarrak, iritsi ziren, eta, orain, Etorkinentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroan (CETI) daude, Melillan, isolatuta, Nazioarteko Babesa eskatzeko zain. Era berean, Espainiako lurraldera iristea lortu zuten pertsona batzuk beroan itzuli zituzten bortizki; giza eskubideen arloko nazioarteko legeria urratzen duen praktika erabiliz.

Poliziaren basakerian eta mugako militarizazioan oinarritutako migraziopolitikek, gutxienez 37 migratzaile eta errefuxiatu hil dituzte. Gorpuak Nadorren lurperatzen ari dira, balizko ikerketa baterako funtsezko autopsiarik egin gabe, identifikatu gabe eta familiak informatu gabe. Era berean, 300 pertsona baino gehiago ospitaleratu zituzten, horiek artatzeko baliabide nahikorik ez dagoen Nadorreko El Hassani ospitalean. Hori guztia, tratu krudel eta ankerraren ondorioz eta laguntzeko betebeharra ez betetzearen ondorioz.

Azken asteetan, Marokon areagotu egin dira jendarmeriak komunitate migratzaileen aurkako sarekadak, jazarpenak eta autobusetan nahitaezko desplazamenduak, eta Nador hiritik gertu dauden basoetatik alde egin behar izan dute. Etsaitasun gero eta handiago horrek ezinbestean eragin du “hesiaren salto” horren izaeran.

Hori Espainiako eta Marokoko gobernuen arteko lasaitasun-tentsoaren egoera batean gertatzen da. Espainiako Gobernuak Mendebaldeko Sahararen auziari buruzko “Marokoren autonomia-ekimena” babestu ondoren, apirilaren 7an Espainiaren eta Marokoren arteko hitzarmen bat sartu zen indarrean, segurtasunaren eta delinkuentziaren aurkako borrokaren arloko lankidetza areagotzeko, migrazioak kriminalizatzen lagunduz. Ceuta eta Melilla NATOren babespean sartzeko asmoa ere kontuan izan behar da, horrek hegoaldeko muga militarizatzen, sekuritizatzen eta kanporatzen lagunduko baitu.

Komunikatu hau babesten dugun erakundeok eta pertsonok ELKARTASUNA ADIERAZTEN DIEGU hildako 37 pertsonen familiei, migrazio-praktika eta politiken biktimek benetan nekropolitikaren fruitu bihurtzen baitira.

Giza eskubideen arloko nazioarteko legediaren urraketa SALATZEN DUGU,
bereziki “Errefuxiatuen Estatutuari buruzko Genevako Konbentzioa”, baita mugetan gorputz beltzei erasotzen dien arrazakeria instituzionalaren legitimazioa ere.

Horregatik, honako hau ESKATZEN DUGU:
→ Gertatutako heriotzak argituko dituen ikerketa independentea; baita biktimen erreparazioa ere (identifikazioa, aberriratzea eta familiei informazioa ematea).
→ Kalitateko osasuna eta zaurituentzako arreta espezializatua eskuratzea.
→ Beroan egindako itzulketak amaitzea eta talde parlamentarioek Herritarren Segurtasunari buruzko Legearen erreforman mugako errefusak indargabetzea.
→ Giza Eskubideen babesa, bermea eta monitorizazio-mekanismoak hegoaldeko muga osoan, nazioarteko akordioak errespetatuz, bereziki Errefuxiatuen Estatutua, eta adingabeen ahultasun berezia kontuan hartuz.
→ Gardentasuna Espainiaren eta Marokoren arteko lankidetzaren “etapa berriari” dagokionez; baita Marokok Europar Batasunetik eta Espainiatik jasotzen duen dirua zertan gastatzen den ere.
→ Bide legal eta seguruak ezartzea, eta ATZERRITARREN LEGEA indargabetzea 

Tags:

Agian hau ere interesatuko zaizu...

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *