Bilatu edukietan

JARDUNALDIAK: Indarkeria Matxista Birpentsatzen – JORNADAS: Repensando la Violencia Machista

Zabaldu

 

**************************************************

IZENA EMATEA: HEMEN SAKATU

**************************************************

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxa (EMM) osatzen dugun talde eta eragileei betidanik kezkatu gaitu indarkeria matxista, urte guzti hauetako jardunean oinarrizko aldarrikapen eta jardun izan dugu.

Batetik, konzeptualizazioari eta gaiarekiko hausnarketari garrantzi asko eman diogu. Gaiak garapena izan du, izendapenean arreta jartzea besterik ez dago horretaz ohartzeko: emakumeen aurkako indarkeria- indarkeria sexista- sistemarteko indarkeriak. Izendapen soilaz gain, eztabaida kolektiboak eman izan ditugu indarkeria sexistaren dimentsio desberdinen zehaztapenari lotuta, edo eta egun, 2015eko Nazioarteko Ekimenari begira eginiko eztabaida – parte hartze prozesuan jada sistemarteko indarkeria gisa izendatu eta horren arabera jarduteko beharra azaleratu da.

Bestetik, Mugimendu Feministak sortzen dituen erantzunei ere erreparatu diogu. Horren erakusle da martxan jarri genuen Protokoloa (2013). Bertan indarkeria matxistaren konzeptualizazio propio bat garatu genuen, eta erantzun bateratu bat adostu genuen Euskal Herriko talde askoren lanari esker, Euskal Herrian emakume bat erailtzen duten bakoietzean, komunikabideetan atera eta 24 ordutara konzentrazioak egiten dira herri eta hirietan.

Azken urte hauetan Mugimendu Feminista, beste eragileekin batera, indarkeria matxistari erantzuteko estrategia berriak eta hausnarketa berriak bideratu ditu, horregatik uste dugu aproposa dela Euskal Herriko Mugimendu Feminista batzea eta Indarkeria Matxistaren inguruko hausnarketa eta adostasun zabal bat berriro ere bideratzea.

Abiapunturako baditugu jada tresna batzuk:

  • EMMko protokoloa (teorikoa zein praktikoa, non protokolo horretan barnebiltzen den Euskal Herrian bizi proiektua duen emakume bat hiltzen dutenean, prentsan atera eta 24 orduetara kalera ateratzeko deia). Irakurri hemen
  • EMM 2015eko Nazioarteko Ekintzarako irakurketa indarkeria transistemikoen inguruan. Irakurri hemen
  • Feministok Prest irakurketa zabala. Irakurri hemen

Jardunaldi hauek prestatzeko Emakume Mundu Martxak asanblada bereziak ospatu ditu, helburuak eta edukiak denen artean adosteko.

HELBURUAK:

  1. Feminismo ezberdinetatik Indarkeria Matxista berdefinitu.
  2. Eztabaida teorikoa bideratzea, dauden desadostasunak eta tentsioez hitz egiteko gune bat sortu eta diskurtso komun bat adostu.
  3. Mugimendu Feministatik eman diren erantzunen inguruko hausnarketa egin erantzun horiek balioztatu eta lantzen jarraitzea:
  • EMMko Protokoloa berrikustea, lantzea eta bitartekoen inguruko hausnarketa egitea.
  • Autodefentsa Feminista.
  • Gauetako brigadak eta eraso sexisten aurkako ekintza zuzenak. Egiturazko indarkeriari aurre egiteko erantzunak.

4. Euskal Herriko Mugimendu Feminista indartu.

 

**************************************************

EGITARAUA

(eranskinetan jpg eta pdf-an)

 

Azaroaren 18a, ostirala

Zuzenbide Fakultatea Paraninfoa

16:00 Harrera

16:30 Agurra

17:00 Ponentzia Markoa. Birpentsatzen: Indarkeria Matxista. Ana Murcia

18:00 Mahaingurua: Sistemarteko indarkeria, gure gorputzetatik eta esperientzietatik hitz egiten.

  • Torre Babel
  • Fekoor-eko Emakume eta Berdintasun Batzordea.
  • Ernai
  • Ramonak

 

Azaroaren 19a, larunbata

Donostiako Campusean Barriola Eraikina (Aularioa)

10:00-11:45 (Bi mahainguru aldi berean)

Mahaingurua: Ekintza zuzenak.

  • Farrukas
  • Oihuka
  • Potxuak Martxan

Mahaingurua: Indarkeria Matxistak Birpentsatzen.

  • Medeak
  • Bilgune Feminista
  • Feministalde

11:45-12:15: Atsedena

12:15-14:00 (Bi mahainguru aldi berean)

Mahaingurua: Jaiak eta Indarkeria Matxista.

  • Jaizkibel Konpainia
  • Gora Iruña Protokoloa
  • Plazara Dantzara

Mahaingurua: Indarkeria Matxistak transbertsalizatzen.

  • Ericka Arbizu, Tania Siriany (Lan Sexuala)
  • Brujas y Diversas
  • Bizkaiko erresidentziako emakume grebalariak

15:30-19:00 Asanblada Orokorra: EMMko Protokoloa Berritzen.

22:00 FESTA. (Anden Café Teatro: María Dolores Agirre Kalea)

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *