Bilatu edukietan

#NiEreLolitaNaiz kanpaina azken txanpan

Zabaldu

Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak Gasteizen abenduaren 2an egindako azken asanbalda irekian, bi erabaki garrantzitsu hartu genituen: martxoaren 8ko greba feminista aurrera ermatea eta #NiEreLolitaNaiz kanpaina martxan jartzea, Lolita Chávez, bizitzaren defendatzaile Maya babesteko.

Hiru hilabete inguru iraun du kanpainak, eta pozik gaude, Lolita Chávezek lurraren eta bizitzaren defendatzaile izateagatik bizi duen egoera gogorra ikusaraztea lortu dugulako. Ez hori bakarrik, jatorrizko herrien aberastasunaz jabetu, hauek pobreziara kondenatu, eta modu horretan suntsitzen dituzten enpresa trasnazionalen inpunitatea salatzeko espazioak ere sortu ditugula uste dugu.

Honenbestez, martxoaren 23an amaiera emango diogu #NiEreLolitaNaiz kanpainari, gure hurrengo asanblada irekiaren bezperan. Hilabete hauetan zehar era askotako babesa jaso dugu zuengandik. Eta ekarpen ekonomikoak ere asko izan dira: guztira 6.074,22 euro bildu ditugu. Azken txanpan sartu garen honetan, martxoaren 23a bitartean ekarpenak jasotzen jarraituko dugu honako kontu korrontean:

ES14 3035 0134 441340041849

Kontzeptua: LOLITA.

Eskerrik asko, bihotzez, zuen indar eta babesari esker, elkartasun internazional eta feminista hau posible egin duzuen eragile eta norbanako guztiei. Esan dezakegu Lolitaren inguruan sortu ditugun espazioak erosoak eta gertukoak izan direla, eta horrek geure artean indarra eta esperantza saretzen lagundu digula.

Martxoaren 24an Bilbon egingo dugun asanblada irekian emango dizuegu Lolita Chávezen egungo egoeraren berri. Eskerrik asko, beste behin, egin duzuen guztiagatik.

 

Finaliza la Campaña #NiEreLolitaNaiz

 

“Llamo a la solidaridad, a un internacionalismo del Tz’kat que quiere decir: yo te apoyo y tu me apoyas; nos apoyamos en la reciprocidad de la vida.” Lolita Chávez

 

En la asamblea abierta del 2 de diciembre, en Vitoria-Gasteiz, además de tomar la decisión de llevar adelante la huelga feminista, presentamos la campaña de solidaridad con la defensora maya Lolita Chávez #NiEreLolitaNaiz.

Han pasado casi tres meses con #NiEreLolitaNaiz y creemos que hemos contribuido a hacer visible la situación de Lolita como defensora de la tierra y de la vida; y a generar espacios para la denuncia de la impunidad que gozan las empresas transnacionales que empobrecen, esquilman y acaban con los pueblos indígenas.

La campaña #NiEreLolitaNaiz  finalizará este 23 de marzo un día antes de nuestra asamblea abierta. Durante la campaña hemos recibido apoyo de todo tipo, entre ellas muchas aportaciones económicas que hacen un total de 6.074,22 euros. Hasta el 23 de marzo continuaremos recibiendo vuestra aportaciones en la cuenta:

ES14 3035 0134 441340041849

Concepto: LOLITA.

Gracias a todos los colectivos por la fuerza y el cariño que habéis puesto para hacer posible esta solidaridad internacional feminista. Sabemos que los espacios de encuentro con Lolita han sido cálidos y de cercanía y que han permitido tejer fuerza y esperanza.

El 24 de marzo en Bilbao, en nuestra asamblea abierta, os informaremos sobre la situación actual de Lolita. Nuevamente, muchas gracias por todo lo que habéis hecho.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *