Bilatu edukietan

Gerrak gurean hasten direlako, feministok gerrari planto!

Zabaldu

Aste honetan tinko egin dio gerrari planto Euskal Herriko mugimendu feministak. Gerraren Kontrako Emakumeon Nazioarteko Eguna zela eta, hainbat mobilizazio egin ditugu txoko askotan. Eta horien artean, larunbatean Areetan egin zen manifestazioa, Sener armagintza enpresa seinalatu eta gerrak gurean hasten direla erakusteko. Bertaratu zirenek argi esan zuten moduan, gerra ez da gerra-esparruetan bertan sortzen, hemengo armagintza-enpresetatik bertatik edo Armadaren sostengutik eragiten da.

Santurtziko portutik bertatik armak ateratzen zirela, eta oraindik ere ateratzen jarraituko dutela salatu dugu. Guztira, Euskal Herriko ehun enpresa inguruk parte hartzen du gerraren negoziorako industria militarrean. Baina hori bakarrik ez, kontuan izan beharra dago zein den erakunde publikoen, gobernuen eta bankuen papera gatazkei eta militarizazioari eusteko, baita gatazkei “etekin ekonomikoa ateratzeko politikak” ere. 

Gerra, heteropatriarkatuaren muturrik bortitzena da, emakumeon aurkako biolentzia susntsiketa estrategiaren parte baita. Emakumeon gorputzez baliatzen da  gerra, “harrapakin” moduan, zein trukerako obejtu gisa erabilita. Horrez gain, ezin albora utzi armada bezalako erakunde baten izaera patriarkarra. Eta azkenik, gerra denen oinarri den heteropatriarkatuaren eta kapitalaren arteko aliantza kriminala, etekin ekonomikoen bila lurrak, gorputzak eta herria suntsitzen dituena.

Honen guztiaren aurrean, bizitza erdigunean jartzea aldarrikatzen dugu. Gerra hondamendia da, feminismotik aldarrikatzen dugun bizitza jasangarri baten kontrako adierazpena. Eta feminismoak ez du emakumeok, gure gorputzak, gure bizitzak, gure askatasuna eta gure lurraldeak zapaltzen dituen eredu sozialik nahi.

 

Argazkiak: @EcuadorEtxea @bakeportua

Tags:

Agian hau ere interesatuko zaizu...

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *