Bilatu edukietan

Galiza, Catalunya, Portugal eta Euskal Herriko delegazioek ohar bateratu bat adostu dugu

Zabaldu

Gu, Mundu Martxako emakumeok Bilbon, Euskal Herrian, urriaren 26an gure XI. Nazioarteko Topaketan 36 herrialdetako ordezkariekin batera elkarturik, feminista antikapitalista, antikolonialista eta antiarrazista bezala berresten gara, eta denok libre izan arte iraunkorki martxan jarraituko dugu.

Gu emakume antinperialistak, gure konpromisoa berresten dugu herri kurdu, saharauiar eta palestinarraren askatasunaren aldeko borrokan; eta beraien lur eskubidea aldarrikatzen dugu, indarkeriarik gabeko bizitza duin baterako eskubidearekin batera.

Mendebaldeko Sahararen okupazioa salatzen dugu eta herri saharauiarraren desplazamendua, honek emakume zein haurrentzako dakartzan ondorioekin.

Herri kurduaren aurkako erasoak salatzen ditugu, eta noski, hauek etorkizun duin baten aldeko eraikuntzan erresistitzen duten emakume zein haurren bizitzeetan duten ondorioa.

Herri palestinarraren aurkako etengabeko erasoak salatzen ditugu; gerra potentziek babestu eta Israelgo estatu genozidak aurrera eramaten dituenak.

Herrien autodeterminazio eskubidea defendatzeagatik munduan zehar zigortuak eta atxilotuak diren emakume preso guztien askatasuna aldarrikatzen dugu.

Ahizpatasun feministarekin, bizitzeko erresistitzen dugu, eraldatzeko martxan gaude!

 

Galiza, Catalunya, Euskal Herria eta Portugal

Bilbon, 2018ko urrian

 

Tags:

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *