Bilatu edukietan

Beste emakume bat eraila Donibane Garazin

Zabaldu

Gizon batek autoz harrapatu eta emakume bat erail egin du, nahita, Donibane Garazin. Emakumeak aurrez salaketa jarria zuen gizon honen aurka, eta poliziak atxilo eraman du erasotzailea gertaera jazo orduko. Indarkeria sexista kasu bat gehiago, Euskal Herrian aurten eraildako hirugarren emakumea da. Erailketa hau salatu eta aski dela esateko, Donibane Garazin, maiatzaren 3an, osteguna, egingo dute elkarretaratzea 18:30ean Herriko Etxearen aurrean. Hego Euskal Herrian, berriz, maiatzaren 1eko mobilizazioak baliatu ditugu salaketa egiteko.

Euskal Herriko mugimendu feministaren oharra:

Hilabete gogorra izaten ari da emakumeontzat Euskal Herrian, hau ere. Maria Jose eta Florentina gizon batek erail zituen, Gasteizen. Larunbatean, berriz, Donibane Garazin gizon batek kotxez harrapatu eta erail zuen nahita emakume bat (aurrez, salaketa jarria zuen gizon horren aurka). Horrez gain, aurreko astean, 2016ko San Ferminetan bost gizonek emakume bati eginiko talde bortxaketaren epaia jaso genuen, erasotatutako emakumearen kontaketa zalantzan jartzen da bertan, eta bortxaketagatik epaitu beharrean sexu abusuagatik epaitu dituzte. Horren aurrean, Euskal Herria kalera atera zen, erantzun kolektibo bat eman eta erasotutako emakumeari argi eta ozen adierazi genioen: “Guk sinisten zaitugu!”.

Horregatik, gaur, maiatzaren 1ean, Langileon Nazioarteko Egunean, argi adierazi nahi dugu euskal emakume langileok bizi dugun egiturazko indarkeria. Emakume izateagatik soilik gara erasotuak, kolpatuak, abusatuak eta erailak. Eta horrez gain, ezin ahaztu genezake kapitalismoak, neoliberalismoak eta kolonialismoak langileon gorputzak eta bizitzak erasotzen dituela etengabe, are eta gehiago, emakumeonak. Askotan esaten dugun lema hauxe, bada egia borobila: “Kapitalismoa eta patriarkatua, aliantza kriminala”.

Baina, erasorik ez erantzunik gabe! Bizitzen aldeko apustu erradikala egiten dugu, gure bizitzek balio dutelako. Euskal Herrian, borroka feminista indartzen, elikatzen segitzen dugu. Eta nola ez, aliantzak indartzen ere bai, eraldaketa sozial, politiko eta ekonomikoa helburu dugun askotarikoon artean: bai sindikatuak, bai eragile sozialak, bai auzo elkarteak, bai eskolak,…

Horregatik, Maiatzaren 1ean, emakume langileok ere borroka eguna dugu! Kapitalismoaren, patriarkatuaren eta neokolonialismoaren erasoaldien aurrean, parez pare izango gaituzte. Eta horretarako, aliantzak, erresistentzia, elkartasuna eta autodefentsa feminista ditugu ardatz.

///////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////

Abril también ha sido un mes difícil para las mujeres en Euskal Herria. En Gasteiz Maria José y Florentina fueron asesinadas por la expareja de la primera hace diez días, y el pasado sábado, en Donibane Garazi un hombre atropelló y mató a una mujer (al que previamente había denunciado por violencia de género). A esto, se suma que la semana pasada, recibimos la sentencia de la violación grupal que cinco hombres realizaron a una jóven en los San Fermines de 2016, en la que el relato de la mujer ha sido cuestionado y como consecuencia la sentencia ha sido por abuso y no por agresión sexual. Ante esto, hemos respondido saliendo a la calle de manera colectiva mostrando nuestra solidaridad con la mujer agredida a través del grito común: ¡Nosotras te creemos!

Por todo esto, hoy, 1 de Mayo, en el día internacional de las personas trabajadoras, queremos manifestar las violencias estructurales que vivimos las mujeres trabajadoras de Euskal Herria. Somos violentadas, agredidas, abusadas y asesinadas por ser mujeres. Además, no podemos olvidar cómo el capitalismo, el neoliberalismo y el colonialismo golpean los cuerpos de las personas trabajadoras, y en especial el de las mujeres. Tal y como muchas veces denunciamos, el lema “patriarcado y capital, alianza criminal” hoy se vuelve una verdad irrefutable.

No a las agresiones sin respuesta! Nos comprometemos radicalmente con nuestras vidas, porque son importantes y para ello, vamos a continuar fortaleciendo y nutriendo la lucha feminista en Euskal Herria y también las alianzas diversas entre los diferentes agentes (sindicatos, movimientos sociales, asociaciones vecinales, colectivos educativos…) que tenemos como objetivo una transformación social, politica y económica.

Por todo esto, las mujeres trabajadoras de Euskal Herria también reclamamos el 1 de Mayo como un día de lucha! Frente a la ofensiva actual del capitalismo, el patriarcado y el neocolonialismo nos tendréis en frente. Para ello, reivindicamos las alianzas, la resistencia, la solidaridad y la autodefensa feminista!

ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE!
Gora langileon borroka!
Gora borroka feminista!

 

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *