Bilatu edukietan

Kalean berriz ere, Réjeneren erailketa salatzeko

Zabaldu

Euskal Herrian, aurten, dagoeneko lau emakume erail ditu indarkeria matxistak. Réjene, Bidarten eraildako 70 urteko emakumea izan da azkena. Bere bikotekideak eskopeta batez tiro eginda erail du. Beste behin, emakume hauen guztien memoria gogoan, eta haserrea gorputzean, kalera atera gara Euskal Herriko herri eta hirietan indarkeria matxistari ezetz esan eta autodefentsa feminista aldarrikatzera.

Oharra:
Berriz ere kaleetan elkartu gara, emakumeon bizitza baldintzatzen ari den sistema matxista heteropatriarkalari gure ezetzik borobilena emateko.
Izan ere, baieztatu beharrean gaude, Réjeneren erailketa matxista. 70 urte zituen eta 79 urte zituen bere gizonezko bikotekideak erahil zuen.Duela astebete izan genuen Bidarteko gertaera honen berri, baina atzo arte ez zen baieztatu erailketa matxista bat izan dela.
Eta hemen gaude, gaur, bilduta, eta segiko dugu biltzen, beste erailketa matxista baten aurrean gure amorru guztia azaltzeko. Indarkeria heteropatriarkala etengabe ari delako emakumeak hiltzen!
Eta Réjenreen erailketa matxista gogor salatzeaz gain, ozen esan nahi dugu, kaleak betetzen segiko dugula, emakumeon aurkako indarkeriarekin behin betiko amaitzeko beharrezkoak diren neurriak hartzen ez diren bitartean; eta bistaratzen segiko dugula egunero jasaten dugun indarkeria heteropatriarkala, batzutan ikusezin edo normalizatua, baina benetan bizi duguna.
Apirila bereziki gogorra izan da Euskal Herriko emakumeontzat; Maria Jose eta Florentina, Maria Joseren bikote ohiak, apirilaren 20an Gasteizen eraildako ama-alabak; eta Roxana, 32 urtekoa, apirilaren 28an, baita bere bikote-ohiak Donibane Garazin eraildakoa.
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxatik Bidarteko erailketa salatzeaz gain, autodefentsa feministarako deia egin nahi dugu, gure biziak daude-eta arriskuan, Neskatilak, gazteak, helduak, goazen autodefentsa feminista praktikan jartzera!

///////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////

Nos hemos concentrado nuevamente en las calles para expresar nuestro rechazo al sistema machista herteropatriarcal que está condicionando la vida de las mujeres. Confirmamos el asesinado machista de Réjene, una mujer de 70 años por parte de su pareja un hombre de 79 años. Hace una semana tuvimos conocimiento de lo ocurrido en Bidarte sin embargo no se confirmó el asesinato machista sino hasta ayer.
Estamos reunidas hoy y lo seguiremos haciendo para manifestar nuestra rabia ante otro asesinato machista. La violencia heteropatriarcal está acabando con la vida de las mujeres.
Denunciamos el asesinato machista de Réjene pero también decimos que seguiremos tomando las calles si es que no se toman medidas que erradiquen la violencia contra las mujeres; y que seguiremos cuestionando la cotidianidad de la violencia heteropatrialcal, a veces invisible o normalizada, que vivimos las mujeres.
Abril ha sido un mes especialmente difícil para las mujeres de Euskal Herria; Maria José y Florentina; madre e hija asesinadas en Gasteiz el 20 de abril por el expareja de Maria José; Roxana de 32 años asesinada también por su ex-pareja en Donibani Garazi el 28 de abril.
Desde la Marcha Mundial de las mujeres de Euskal Herria denunciamos el asesinato de Bidarte y hacemos un llamado a la autodefensa feminista, porque son nuestras vidas las que están en juego. Niñas, jóvenes, mayores… practicar la autodefensa feminista!

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *