Bilatu edukietan

Zabaldu

GIF kanpaina bat jarri dugu martxan Feministon Herria edukiz janzteko! Zer behar du herri feminista batek? Zein da falta ezin den elementua? Egin zure GIF-a eta bidali emakumemartxa@gmail.com helbidera edo zabaldu sare sozialetan #FeministonHerria traola jarrita. Eta ez bazarete oso abilak GIF kontuetan, atera argazki bat edo bidali esaldi bat, denak balio du! Denon artean soilik eraikiko dugu gure herri feminista!

Eraikiko dugun herria feminista izango da, edo ez da izango! Urteak daramatzagu gure lurraldea eta gorputzak defenditzen, hauen gaineko erabakiak geuk hartu nahi ditugula aldarrikatzen, baina baita eraikitzen ere. Horma zahar eta baztertzaileak eraitsi eta tamaina eta kolore guztietako bideak sortzen ari gara. Askotarikoak, geu bezalaxe. Poliki, baina gelditu gabe, urrutira goaz: bizitza erdigunean jarriko duen herri batera, sistema kapitalista, heteropatriarkar, kolonialista eta arrazista hontatik kanpo eraikitako herri eredu batera.

Eta ez dira hitz hutsak, horretan gabiltza gau eta egun. Euskal Herriko mugimendu feminista etengabe ari da alternatibak eraikitzen eta sistemari kapitalista eta heteropatriarkar honi erresistentzia egiten. Badakigulako zer nahi dugun: kalean beldurrik gabe ibiliko garen herri bat, autodefentsa feministaz elikatuko dena, zaintza lanak kolektibizatu eta aitortuko dituena, migrazio politika baztertzailerik gabekoa,  lana ez dena esplotazio bide bat izango, sexualitatea aske bizi ahalko duguna, euskaraz biziko dena, elkartasun internazionalista zainetan duen herria… zerrenda amaigabea da, baina hitz gutxitan esanda: Feministon Herria. Urriaren 27an Bilbon eraikiko duguna.

Beraz, jantzi dezagun edukiz gure herri feminista. Galdera argia da: zer behar du herri feminista batek? Esaiguzue zein den falta ezin den elementua. Egin GIF bat, atera argazki bat edo idatzi esaldi bat, eta bidali emakumemartxa@gmail.com helbidera edo zabaldu sare sozialetan #FeministonHerria traola jarrita.

Baina, nola egiten da GIF bat?

WhatsApp

  • Watsapp aplikazioa ireki.
  • Elkarrizketa bat zabaldu eta argazki bat bidaltzeko botoiari eman.
  • Argazkiak ateratzeko botoia zapalduta eduki eta 6 segundu baino laburragoa den bideoa grabatu.
  • Goian eskuinaldean GIF aukera izango duzu, horri eman eta bidali!
  • Gure galerian izango dugu GIF-a!

Telegram

  • Telegram aplikazioa ireki.
  • Elkarrizketa bat zabaldu.
  • “Klip” ikurrari eman eta kamera zabaldu.
  • Argazkia ateratzeko botoia zapalduta eduki.
  • Azpian agertzen den isiltzeko botoiari eman.
  • GIF-a eginda!
 
 
 
 
 
 
 
 
 
El pueblo que vamos a construir será feminista, o no será! Llevamos años defendiendo nuestros cuerpos y nuestros territorios, reivindicando que tenemos el derecho a decidir sobre ellos, pero también construyendo. Estamos derribando los viejos muros excluyentes y abriendo nuevos caminos de todos los colores y tamaños. Diversas, como nosotras mismas. Sabemos que sin prisa, pero sin pausa, llegaremos lejos: a ese pueblo que pondrá la vida en el centro y que será construido fuera del sistema heteropatriarcal, capitalista, colonialista y racista.
No son solo palabras, estamos en ello. El movimiento feminista de Euskal Herria, día y noche, está construyendo alternativas y resistiendo frente a este sistema capitalista y heteropatriarcal. Tenemos claro lo que queremos: un pueblo donde no tengamos miedo para andar por la calle, empapadas de autodefensa feminista; un pueblo que colectivice y reconozca los trabajos de cuidado; no racista y a favor del libre tránsito; donde el trabajo no sea una vía de explotación; donde podamos vivir libremente nuestra sexualidad; un pueblo que hable euskera; un pueblo con la solidaridad internacionalista en sus venas… Y podríamos seguir con la lista, pero en pocas palabras: Feministon Herria. El pueblo feminista que construiremos el 27 de octubre en Bilbao.
Dicho esto, empecemos a construir nuestro pueblo feminista. ¿Que es lo que necesita un pueblo feminista? ¿Cuáles son los elementos que no pueden faltar? Cread un GIF, sacar una foto o escribir una frase, todo vale! Y enviadlo a emakumemartxa@gmail.com o difundirlo en las redes sociales usando el traola #FeministonHerria.
 Pero, ¿cómo se hace un GIF?
WhatsApp
  • Abre la aplicación Watsapp.
  • Abre una conversación con un contacto y dale al botón para enviar una foto.
  • Mantén presionado el botón para sacar la foto y graba un video de menos de 6 segundos.
  • Arriba, a la derecha tenemos un botón con la opción de GIF.
  • Envialo y el GIF quedará guardado en nuestra galería!
Telegram
  • Abre la aplicación Telegram.
  • Abre una conversación.
  • Pulsa el botón del “clip” y abre la cámara.
  • Mantén pulsado el botón para sacar una foto.
  • Silencia el movil con el botón que tenemos debajo
  • Ya tenemos nuestro GIF!
El pueblo que construiremos será feminista, o no será!
Tags:

Agian hau ere interesatuko zaizu...

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *