Bilatu edukietan

Harrera egin diegu nazioartetik etorri diren 110 kideei #NazioartekoTopaketa2018

Zabaldu

Hasi da Emakumeon Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketa. Euskal Herrian dira 42 lurraldetatik etorritako 110 emakumeak, bi urtean behin egiten duten Topaketari ekiteko prest. Eta nola ez, merezi duten harrera egin diegu guk!

Atzo arratsaldeko 17:00etan Areatzan elkartu eta kalejiran etorri ginen Bizkaia Aretoraino. Bertan, albokari gazte bat genuen zain, barruan zeudenei iristen ari ginela ohartarazi ziena, dena presta zezaten. Behin barruan, txalapartaren laguntzaz Boutou dantza afrikarra eskaini zigun Euskal Herriko Mundu Martxako kide batek, eta ikuskizun hunkigarri horren ostean aretora sartu ginen.

Nazioarteko delegatuak, ikuskatzaile moduan parte hartzera etorri diren aliatuak eta Euskal Herriko mugimendu feministako kideok bete genuen Bizkaia Aretoko Koldo Mitxelena sala. Gogotsu geunden denok, eta ez genuen ezer behar batek “gora borroka feminista” oihu egin eta beste denok erantzuteko. Giro horretan atera ziren bederatzi emakume Kaxarranka, Lekeitioko dantza tradizionala dantzatzera, tradizioak gizonena dela esan arren, emakumeok geureganatu duguna. Dantza honi bertsoek eta Fekooreko berdintasun komiteko kide baten irakurketak eman zioten jarraipena: “iraultza feminista izango da, edo ez da izango”, hala amaitu zuen bere testua.

Baina kultura eta sorkuntzaz gain, Euskal Herriko mugimendu feministaren historiari begirada bat bota nahi izan genion, Gure genealogia feministak liburuan oinarritutako bideo baten bidez. Eta ibilbide historiko horren errepasoan, nola ez egin geldialdi bat Mundu Martxaren sorreran; bi kidek euren bizipenak elkarbanatu zituzten gu guztiokin.

Nazioarteko delegatuei ongi etorria ofizialki eman genien unean gora etorri zen aretoa. Graça Samo, Emakumeon Mundu Martxako idazkari nagusiak eskerrak eman zizkigun denen izenean. Ekitaldia borobiltzeko abesten jarraitu genuen, La Cora Bilboko abesbatza lehenik, MICE taldeak Feministon Herriako egin digun abestia ondoren, eta nola ez, Zutik Emakumeak abestu eta eskual altxaz itxi genuen eguna. Ofizialki, behintzat; izan baitzen gero festan jarraitu zuenik!

(Abajo en castellano)

Argazkiak: @EcuadorEtxea

Ha comenzado el XI Encuentro Internacional de la Marcha Mundial de Mujeres en Bilbo. Ya están aqui las 110 compañeras de 42 territorios, y como no, nosotras les hemos dado la bienvenida tal y como se merecían.
Ayer nos juntamos todas a las 17:00 de la tarde en el Arenal y vinimos en una marcha hasta el Bizkaia Aretoa. Donde nos esperaban con la alboka, la txalaparta y una danza boutou originaria de África. Así, nos indicaron que entraramos a la sala Koldo Mitxelena para que empezara el acto.
Una vez dentro, inundamos la sala con gritos de “gora borroka feminista”, hasta que se apagaron las luces y 9 compañeras entraron al escenario a bailar el Kaxarranka, un baile tradicional de Lekeitio, que tradicionalmente lo han bailado los hombres. Pero esta vez fuimos nosotras las que nos pusimos encima de la caja. A este baile le siguieron una bertsolari y una compañera del Comité de igualdad de Fekoor, que compartió con nosotras un escrito con un mensaje claro: “la revolución será feminista, o no será!”.
Pero además de expresiones culturales, quisimos repasar nuestra historia feminista, a traves de un video basado en el libro “Gure genealogia feministak”. Y como no, en esa historia, paramos en el momento donde se creo la Mundu Martxa, para escuchar de mano de dos compañeras como fueron sus inicios.
La sala se vino arriba cuando les dimos la bienvenida oficial a cada delegación de la Marcha. Graça Samo, la secretaria internacional, nos agradecio en nombre de todas. Por último, como no, acabamos cantando. La Cora de Bilbao nos ofrecio una canción y después pusimos la de Feministon Herria, compuesta por el grupo MICE y finalizamos con los brazos levantados cantando Zutik Emakumeak.
Tags:

Agian hau ere interesatuko zaizu...

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *