Bilatu edukietan

Euskal Herriko V. Nazioarteko Ekintza martxan! Zatoz abenduaren 4ko asanbladara!

Zabaldu

Hilabete luze igaro da urriaren 17an V. Nazioarteko Ekintzari Irun eta Hendaia arteko mugan hasiera eman genionetik. Su txikian lanean ibili gara harrezkero, eta azaroaren 25eko ekitaldiak pasata, Euskal Herriko gure ekintzarekin aurrera egitera dei egin nahi dizuegu. Azken asanbladan, edukiak plazaratu genituen, eta oraingoan prozesuari erreparatu nahi diogu. Horretarako, asanblada irekia egingo dugu datorrenaren berri emateko

Eguna: abenduak 4, ostirala.

Gai ordena:
– Prozesuaren azalpena eta egutegia

– Ekarpenak eta zalantzak

Iraupena: 18:00etatik 20:00etara.

Espazioa: ZOOM aplikazioa (parte hartzeko esteka jasoko duzue posta elektronikoan). Edozein arazo izatekotan jarri gurekin harremanetan!

Asanblada parte hartzeko, beharrezkoa izango da izena ematea. Horretarako sakatu hemen.

Asanblada puntual hasteko, ahal duzuen heinean  5-10 minutu lehenago konektazea eskatzen dizuegu kontu teknikoak direla eta.

Tags:

Agian hau ere interesatuko zaizu...

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *