Bilatu edukietan

Crowdfounding-a martxan Salda Badago Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministen liburua argitaratzeko!

Zabaldu

Hauxe da publikazioko lantaldetik zabaldu duten mezua:

“Helburua 2019ko azaroaren 1,2 eta 3an Durangon bertan, zein aurretik eta ondoren bizitakoak jasotzea eta gure genealogia feminista idatziari ekarpen txikia egitea da. Euskal Herriko mugimendu feministak merezi duelako! Sistematizazio ariketa sakona egin dugu, eta hausnartzeko zein aurrera begiratzeko tresna bat izateko xedearekin landu dugu. Proiektu hau Salda Badago lantaldearen eta Emagin Elkartearen arteko elkarlanean gauzatu da, eta elebitan (euskaraz eta gazteleraz) aterako dugu, ale bakarrean. Jardunaldietatik liburua egiteko dirua bildu bagenuen ere, publikazioaren azken txanpa honetan, beste ahalegintxo ekonomiko kolektibo bat behar dugu liburua inprimatu eta fisikoki esku artean edukia ahal izateko. Crowdfounding kanpaina jarriko dugu martxan azaroaren 16tik abenduaren 26ra bitarteanLagunduko diguzu posible egiten? “

Liburua eskuratu ahal izateko modu bakarra izango denez, animatu, erregistratu www.itsulapikoa.eus-en eta egin zure ekarpena! Liburua etxean jasoko duzu!

Liburuaren portada

Tags:

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *