Bilatu edukietan

Martxoak 6, V Ekintzaren itxiera: mugen eta transnazionalen aurkako mobilizazioa burutuko dugu

Zabaldu

Dakizuenez, datorren larunbatean, martxoaren 6an emango diogu amaiera Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxaren V. Nazioarteko Ekintzari. 

Planteamenduan hainbat aldaketa egin ondoren, mugen eta transnazionalen kontrako mobilizazioa deitzea erabaki dugu. Manifestazioa Hendaiako Herriko plazatik hasiko da 11.00etan eta 11.30etan iritsiko da Irun eta Hendaia arteko Santiago Zubira. Bertatik, ibilbidea jarraituko dugu Irunetik zehar, Avenida Zubian amaitzeko berriz, 13.30 aldera. Manifestakzioan zehar hainbat ekintza izango ditugu, baita Euskal Herriko hamaika txokotatik jasotako zapiak ere. Egungo alarma-egoeran, segurtasun-neurriak beteko ditugu, 2 metroko distantziari eutsiz eta musukoa erabiliz.

Aforoa eta logistika kontuak kontrolatzeko asmoz, formulario hau betetzea eskatu nahi dizuegu, etortzeko asmorik izatekotan. Izena emateko epea martxoaren 4a izango da, antolakuntza lanak errazteko. Behin epea pasata, eta antolakuntzatik kontrakorik adierazi ezean, itxierarako hartutako erabaki hau errespetatzea eskatu nahi dizuegu.

Jarrai dezagun sistema arrakalatzen mugen eta transnazionalen aurka mobilizatuz!

Tags:

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *