Bilatu edukietan

Datorren martxoaren 26an V Ekintzaren balorazio asanblada irekia egingo dugu!

Zabaldu

Martxoaren 6an, Emakumeen Mundu Martxaren V. ekintzari itxiera eman genion, ezagun dugun osasun-krisiaren testuinguruan. Ekintza honetan aurrera ateratako jarduerak modu kolektiboan eraikitzen joan gara.

Orain, V. ekintzaren prozesua baloratzeko asanblada irekira gonbidatzen zaituztegu. Martxoaren 26an, ostiralean, egingo dugu, 18:00etatik 19:30etara, zoom bidez.

Bertan parte hartuko duzuenok zuen kolektiboaren balorazioa egin dezazuen eskatu nahi dizuegu, honako galdera-sorta honen laguntzarekin. Ez baduzue aukerarik, lasai:

Zein izan dira prozesuan zoriontzekoak eta zein hobetu beharrekoak honako hauei dagokienez:

    1. Eduki politikoak: Mundu Martxak emandako materialek (dosierra, bideoak, infografiak) erraztu al dute edukien inguruko hausnarketa? Dossierrraren eztabaida egiterik izan duzue? Zein zailtasun izan dituzue formakuntza zatia burutzeko? Gaiak lantzen jarraitzeko asmoa duzue? 
    2. Komunikazioa, parte-hartzea, sareak indartzea.
    3. Mobilizazioa: ekintzak herrietan, zapiak egiteko prozesua, M6 itxiera ekintza Irun-Hendaian.

Asanbladan parte hartzerik ez baduzue, eskertuko genizueke zuen hausnarketak martxoaren 24a baino lehen jasotzea, asanbladan konpartitu ahal izateko. Martxoaren azken egunerarte aukera izango duzue zuen hausnarketak helarazteko, balorazio kolektiboan gehitzeko.

Izena emateko: https://us02web.zoom.us/meeting/register/tZElcumgqTsoGd27IBs2FKonH-r0mkp3XM54

Izena eman ondoren, baieztapen mezu elektroniko bat jasoko duzue, bilerara batzeko informazioarekin.

Gogoratu, bilera puntuala hasteko, eskertuko genizueke 5 minutu lehenago konektatzea.

Bestalde, asanblada berean, ekainaren 5ean NIZAn egingo den Muga guztien aurkako ekintza feministari buruzko informazioa emango dizuegu: Ekintza feminista Europako mugen aurka! Egin bat gurekin! | Toutes aux frontières (wordpress.com)

Asanbladan ikusiko dugu elkar! 

Tags:

Agian hau ere interesatuko zaizu...

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *